2009/10/26

Demokraziaz hain juxtu

Pello Zubiriak Argia aldizkarian eta bertako erredakzio mahaian argitaratutako azken, gaur arte, artikuluaren pasarte batzuk ekarri ditugu gurera, hain da egoki, alderdi batzuek eta bestetzuek bizi duten dardarizoa ikusirik.
Demokraziaz dihardu Zubiriak, eta ez litzateke gauza txarra alderdi guztietako ordezkari betiko-nahi diren horiek, nahiz jarraitzaileek, lerrooi begiratu bat ematea.
Artikulu osoari lotura gorago daukazue. Hemen, jarraian, pasarte batzuk.
Ez horregatik.
Soziedadea...
...Bestelako gizarte bat aldarrikatzen duen mugimenduak egituratik hasita eguneroko lanean erakutsi behar du bera ere bestelakoa dela. Agian ereduak ondoko atarian dauzkagu. Begiratu soziedade edo txoko gastronomikoei. Ez dira perfektuak, baina bai edozein erakunderi -izan alderdi, enpresa edo gaztetxe- antolaketan eta barne demokrazian lezioak emateko modukoak.
Bazkide bat, boto bat.
Erabakiak asanbladan.
Diru kontuak erakutsi sozioen begien aurrean zehatz-mehatz.
Agintaritza eta ardurak / txandakatuak eta derrigorrezkoak.
Zuzendaritza rotatorioa.
Eguneroko erabakietan autokudeaketa, eta aldi berean bazkideen autokontrol zorrotza.
Asko hitz egin da, arrazoi osoz, soziedadeetan emakumeari utzi izan zaion lekuaz, baina askoz gehiago dago hitz egiteko haien barne demokraziaz. Entzule: politikan aipatzen da helburuek bitartekoetan azaldu behar dutela. Helmuga bezain inportantea dela helbidea.
Gizarte berri bat aldarrikatzen duen edozein erakundek eduki behar luke gutxienez zure soziedadeak edo nireak daukaten adinako barruko parte-hartze demokratikoa.
(!)
Pili ta Mili (gertakari-bikote )

2009/10/20

Noticias del Navarro marítimo

Es para estar orgullososas.
Joxemari Aznar, hijo de Imanol Aznar (poca broma) y nieto de
Manuel Aznar Zubigarai, euskaldun de Etxalar e hipernacionalista (nacionalista vasco y militante del PNV primero, para después hacerse falangista furibundo justo a tiempo, treintaiseisen), va a impartir cátedra en la Universidad de San Antonio (Murcia), junto con otras eminencias afines como Jaime Mayor Oreja, María San Gil y demás familia… solo falta Chiquito de la calzada.
Apoyado en su libro gordo, uno de los promotores de la invasión, expolio y genocidio de Irak impartirá (¿o repartirá?) ética, política y humanidades. Lógico, con su curriculum...
Dios! Un navarro repartiendo en Murcia. Me se ponen los pelos como escarpias… ¿Cuál es el plazo de matrícula?


2009/10/19

Portupekolezea

Ezagutzen?
http://www.euskal-herria.org/ gune zoragarrian harrapatu dugu (esker aunitz).
.
Lizarragako portua eta San Adriango ermitaren artean bada leku berezi bat (beste bat), bertara igo eta gozatzea merezi duena.
.
Leize bat da, aurrean harrizko zubia duena, baina biak ere lurraren mailatik behera daudenez ez dira ikusten bertatik pasa ezean.
.
Gandorretik gertu dago, Lizarragako portutik mendebaldera, kilometro batera gutxi-gorabehera.
.
Sakanako beste bazter askok bezala, osteratxoa merezi du...
Bon voyage!
.
.
Andi Ketamendi (mountain's master)

2009/10/13

Daimiel: ¡Prueba superada!

(En la afoto de tele5, Mariano y JL)
No solo hemos secado Las Tablas de Daimiel. También hemos conseguido que la turba sobre la que descansaban se incendie!
Ha sido una labor árdua (jejejej…) pero ha valido la pena el camino que este país (España, no Navarra) emprendió en 1956 con la ley sobre saneamiento y colonización de los terrenos pantanosos de los ríos Cigüela y Záncara para convertír en próspero regadío lo que no era más que un barrizal.


Ya para 1986 se consiguió que los “ojos del Guadiana” dejasen de rebosar agua y ponerlo todo perdido, y el regadío por aspersión, legal o ilegal (tonterías), inunda ahora los campos de cebollas, maices y viñas, y además refresca mucho en los días tórridos del verano manchego.
Progreso se llama.
Y para 2005 conseguimos que desapareciera todo el agua de las lagunas.
También hay que reconocer que han colaborado muy bien los regantes de Murcia y Alicante. No hay como el trabajo en equipo.
Las organizaciones agrarias nos están muy agradecidas (los turistas no están empadronados en La Mancha. No votan).


También los colectivos de cazadores están contentos, porque aunque los patos y otros pajarracos se hayan ido, el jabalí, el conejo, el corzo y otras especies se han extendido en el cot… digo parque.
Ahora, pa-redondear la faena, la turba ha prendido sola, así que ya no hay miedo de que los chorras de los ecologist@s recuperen las lagunas.


Lo lógico, lo progresista y lo “avanzao” sería montar ya el coto, y una buena urbanización de chalés de lujo con todas las de la ley (y cuando se apague el fuego, campo-golf).
Como si lo estuviera viendo: “compra ya tu casa de tablas… en Daimiel”.
Chulo, ein?

.
Lola Drillos (Constructor coach in the dark)

2009/10/06

Euskadi-Nafarroa, paradisua...

Aberatsen paradisu fiskalez ari gara noski.
Horra hor ELAren salaketa gordina eta landutako txostenari lotura: Europar Batasuneko zergak alderatzeko azterketa

Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusiak:

"Con las sucesivas reformas fiscales que han acometido las diputaciones forales se ha creado en Euskadi un paraíso fiscal para ricos. Los ricos en España pagan poco, pero aquí pagan menos". Nafarroan bezalaxe, bestalde.
.
Muñozen hitzetan:
"el Gobierno ha utilizado los remanentes que dejaban las cuentas públicas para cubrir la merma de ingresos tributarios provocada por la reducción del Impuesto de Sociedades y del tipo de tributación para las rentas altas en el IRPF."

Horretarako, Europar Batasuneko txosten bat erabili zuen oinarri gisa. Bertan zehazten da Hego Euskal Herriko presio fiskala %33,4koa dela, eta Europar Batasuneko batez bestekoa %39,8koa. Eta Espainikoa %37,1ekoa. Hortaz, Europako fiskalitatea aplikatuko balitz, urtero 5.36o milioi euro gehiago jasoko lirateke zerga bidez, eta Espainikoa erabiliz gero, 3.000 milioi euro.



Zergen gaineko eztabaida publikoa eskatu du ELAK
"No hay derecho a lo que se ha hecho en los tiempos de crecimiento", salatu zuen Muñozek, porque esta política insensata ha dejado una situación estructural tremendamente preocupante para luchar con garantías contra la actual situación de crisis."


Iepako argazkian Patxi eta Antton, Antton eta Patxi, ELAko Txikiri txaloka seguruenik.

2009/10/05

¿Vacunarse de la gripe A? Cuidadín...

Hemen aldameneko emakume jator hori Teresa Forcades duzue.
Moja bai, baina medikua eta ad¡tua ere bada, eta garbi baino garbiago hitz egiten (eta idazten du) txertaketez, edota industria farmazeutikoaz.
Liburu mardula idatzi du, industria horren gehiegikeriak direla eta. "Los crímenes de las grandes empresas farmacéuticas" jarri dio goiburu, zalantzarik izan ez dadin edo.
Azalpen sakonak, xeheak baina ulergarriak eskaintzen ditu bertan, nahiz zuzenekoetan. Merezi du tartea hartzea, bereziki, txertoa jartzekotan bazara...

Horra hitzaurrea:

"En el breve periodo que va de 2000 a 2003, casi la totalidad de
las grandes compañías farmacéuticas pasaron por los tribunales de
EEUU, acusadas de prácticas fraudulentas. Ocho de dichas empresas
han sido condenadas a pagar más de 2,2 billones de dólares
de multa. En cuatro de estos casos las compañías farmacéuticas
implicadas –TAP Pharmaceuticals, Abbott, AstraZeneca y Bayer–
han reconocido su responsabilidad por actuaciones criminales que
han puesto en peligro la salud y la vida de miles de personas..."


Baxter Bayer (botikario ohi damutua)

2009/09/30

Larru faltaz hilko ez den bat

Ez da Jarautan ordu txikitan botatako esaldi nahasia, edo Nabaiko gizagaixoei egindako azken promesa gezurrezkoa. Ez ba.
Hotz-hotzean eta kazetari mordo baten aurrean esandako hitzak dira.
Lotsa? Zer da hori?

Roberto Jimenez, PSNko idazkariak esana:
"...el PSN no va a formar parte de un "bloque de la derecha" formado por UPN, PP y CDN, (en referencia a la propuesta de coalición que había lanzado la formación convergente).
"Eso no puede ser, no vamos a estar un bloque de la derecha, porque somos la alternativa de la derecha, y no vamos a ser el bastión y sustento de este tipo de políticas"
.
No comment

2009/09/25

¡Semos la Ñ!

Eghpaña es asín… Pura tradisión...
Ahalegindu gara, gogotik saiatu ere, txobinismorik merkeenaren sareei izkin egiten, baina azkenik ziplo, blaust, jausi egin gara, etsi egin dugu, eta atal berria zabaltzea erabaki.
Filosofía, ohiturak eta kultur sustraien bideetan barna abiatu nahi genuke zuekin, irakurle estimatuokin, barne (gog)artzen gaituen Borbondarren erreinua hobeto ezagutzeko xedez.
Asín, PSOE y PP rechazan eliminar la denominación de “fiesta de interés turística” a los festejos populares que lleven implícito el maltrato animal.
Y es que con la que está cayendo todos los euros son bienvenidos, vamos a dejarnos de hos... En la imagen se aprecia cómo el peligroso animal salvaje mira retador a l@s nobles tordesillan@s que se defienden con lanzas, por no tener nada mejor a mano. ¡Peazo fiesta!

2009/09/24

EL PROCESO

Pixkanaka
Ez da gauetik goizerako gertaera, baina arian-arian, poliki hasieran, gero azkarrago, galgarik gabe azkenerako, ez du luzeegi jotzen ere.
Prozesu politiko batez ari gara, noski. Ezkerreko politikari askori eragiten dien gaitzaz ari gara. Ezkerreko izatetik Ex-kerreko izatera eramaten dituen izurriteaz.

Urruntasunaren ajeak
Kargu insituzionala hartu ondoan, hautetsi berri asko eta asko ahaztu egin ohi da aukeratu dutenekin. Aste gutxiko epean, udaleraino edo parlamenturaino aupatu dutenak zama bilakatzen zaizkie, egunetik egunera pisuago. Distantzia jarriz arindu hi dute karga.

Lagun berri dotoreak
Beste alderdietako kargukideak ezagututa, bestelako mundu batean sartu direla ohartuko dira. Kargukide horietako asko jatorrak dira oso, eskuin zein ezkerreko, katu ala sagu… Gai bertsuen inguruko kezkak dituztelarik, elkarrengandik gero eta hurbilago somatzen dituzte beren buruak, eta taldekide xumeetatik gero eta urrunago. Hartara, taldekideak zama astun eta gogaigarri bilakatzen zaizkie. Urtean bitan edo bildu behar izatea ere…

Ikuspegi berriak
Eskuinekoei ez ei zaie gertatzen, baina ex-kerreko zenbaiti bai, ageri denez.
Eskuindarrak ezagutuaz batera, ezkerreko printzipioez lotsatzen hasten zaizkigu, pixkanaka eskuinerantz eginez, disimuluz edo lotsa gabe.
Badira, “ezkerreko” izateari utzi gabe, eskuinaren printzipio nagusiak bere egiten dituztenak ere. Ez bat eta ez bi. Askotxo dira, eta kasualitatea, aginte postuetan egoten dira sarritan.

Epi eta Blax
Goian eta behean azaldu zuteneko kapitulua gogoan? Ez?
Alderdiko zenbait ordezkari politikok azalduko dizute erraz ulertzeko eran: zu zeu, taldekide xume hori, kuota pagatzaile zintzoa, behean zaude.
Hura ostera, alderdiko ordezkari txit aukeratua, hatzamarrez lehenik eta bozken bidez ondotik, goian dago. Batzuk goian, besteak behean. Horrelakoa da bizitza…
.
Jarrai dezake

2009/09/22

Izokinaren heriotzaldia

Euskal Herriko ibaietatik desagertu dela esan daiteke.
Urtero arrantzatzen diren ale exkax horiek, birpopulazioko izokinak dira, eta dirudienez, bizirik heltzen diren guztiak arrantzatzen dira, gainera.
“Campanu”, “Lehenbiziko”, eta beraiekin itzultzen direnak izokin ergelak omen dira adituen ustez, bizitza librerako doai gutxikoak… antzerki eta ariketa absurdua, euren arrantza eta herioaren inguruan egin ohi dena, benetan.
Gurean azkena eman diegu izokinei ere, hainbeste maite baitugu gure lurra,…baina gutxixeago ibai-itsasoak antza denez. Anak (Diezek) bere garairik onenetan asmatutako lelo xelebrea, “Euskadi, ven y cuéntalo” ospetsua puri-purian oraindik.


Ez gara bakarrak hala ere.
Txileko agintariak ez, baina bertako herritarrak eta naturazaleak oso kezkatuta daude izokinaren eta oro har, arrantzaren etorkizunarekin. Izokin haztegi handiak jarri dituzte bertan multinazionalek, gure merkatuetan saltzen diren aleak hazteko. Alabaina, izokin horietako bakoitzari bere pisua zazpi bider eman behar izaten diote bestelako arrainetan, gehiegizko ustiaketa eragiten delarik.
Etekinaren legeak ez du mugarik gure gizartean. Berdin da zer txikitzen edo zer agortzen den, dirua franko eta derrepente ematen digun artean, egurra! izan izokin, ala marrazo. Progresuaren erlijioa odoltsua da gero.

.
Kepa Pardo
.